Hasiera / ARAKNEren programa / 2. fasea – GARAPEN JASANGARRIA

2. fasea - GARAPEN JASANGARRIA

Fase hau GFAko Kultura Sailaren funtsezko laguntzari esker egin ahal izan da, ikuspegi artistiko-kulturaletik sozio-eraldaketako prozesuekin lotzen diren proiektu berritzaileei zuzendutako OLATUAK deialdiaren bidez.

Irakatsi eta ikasteko prozesu bat izan da, eta 3 helburu bete ditugu: 

1.- KOMUNITATEAREN INPLIKAZIOA INGURUMENEAN

BOTIJA KmZERO, 5 toki-erakunderen artean banatu dugu, harremanetarako eta elkarrizketarako guneez gain, upcycling guneak ere izan zitezen. Horrela, jendeak hondar-materialak ekarri ahal izan ditu, hala nola fruta- edo barazki-sareak, plastikozko harrapatu-latak, xanpain botiletako alanbrea, adibidez. Zaborra murriztuz, ingurumena zainduz. 30 kg material baino gehiago bildu ditugu!

Ehuleak: “GAXUXA” LEZOKO EMAKUME TALDEA, EROSKI Lezon, AZOKA Antxon, EMAKUMEON ETXEA Astigarragan, eta IZKIÑA jatetxea Trintxerpen.

2.- FORMAKUNTZA ARTibista OKUPAZIONALA

Modu ibiltarian, BOTIJA KmZEROetan bildutako materiala berrerabili dugu Astigarraga, Arrasate eta Gaztañoko taldeekin, emozioak josteko-terapia dinamika osasungarriekin entrenatzen genituen bitartean, elkarlanean produktu berriak sortzeko. Produktu horietako batzuk honako hauek dira:

  • Branding eta oinarrizko atrezzo: Etiketak, Roll Up eta Arakneren totema, besteak beste.
  • Eszenako jantziak Arakne, Basandere eta dantzarientzat.
  • Merchandising prototipoak, gure ekimena sustatzeko eta produktu horiek beste proiektu batzuei modu pertsonalizatuan eskaintzeko.    

Gainera, Gaztañoko kolektiboak abiatutako “bandera solidarioak” ekimenean parte hartu dugu. Erreferentziazko taldea da, eta arrazoi soziopolitiko garrantzitsuak babesten ditu, hala nola Palestinan onartutako sarraskiaren aurkako borroka. Herri sarraskitu baten duintasuna aldarrikatzen duten banderak iruten aritu ginen, kontzientzia kolektiboa handituz eta komunitatean elkarrizketa esanguratsuak sortuz.

3.- SORKUNTZA KOLEKTIBOA

77 ekintzaile eta nerabeak artean ikus-entzunezko eduki bat kolektiboki sortu dugu (joskintzako historiaurrean, pintura, dantza, triki, bertsoa, txirigota, komikia,…) dokuArt formatu batean, eta Arakneren fabula mitologikoadu eszenatoki. Hemen duzu promozio teaserraren esteka.